Ohiko galderak

Web orriaren bidez nahi duzuna erosi edo bidali zure eskaera Whatsapp bidez eta Bizum bitartez ordaindu.

Gogoratu asteazkenean ogia jaso nahi baduzu, igandean 18:00ak baino lehen eskaerak egina egon beharko duela web orriaren edo Whatsapp bitartez.

Eskaera berresteko mezu elektroniko bat jasoko duzu, eskaera-zenbakiarekin eta jasotzera etorri behar duzun egunarekin. Lantegiaren kokapenari buruzko informazio guztia webguneko harremanetarako atalean aurkituko duzu.

Zatoz zure eskaera jasotzera aipatutako egunean, eskaera-zenbakiarekin. Zure eskaera paketatuta eta eramateko prest egongo da.

Ezin da errazagoa izan!

 

Zure eskaeran zehazten den egunean etorri behar duzu, hau da, asteazkenean. Ahal dela, 10:00etatik 18:00etara, baina ordu horien barruan ezin baduzu, ez kezkatu. Geroago etor zaitezke eta zure eskaera hartu. Lantegiko atea irekita egongo da, sartu eta hartu zure eskaera, ni ez banago ere.

Pakete zuzena jasotzen duzula ziurtatu eskaera-zenbakia egiaztatuz eta ziurtatu bi ateak ondo itxiak uzten dituzula, bereziki kanpokoa.

Bai, eskaera bera egin dezakezu egun desberdinetarako. Egun bakoitzeko eskaera-zenbaki bat sortuko da, gauza bakoitza jasotzera etorriko zaren eguna zehaztuz.

Bai, zure eskaera paketatuta eta etiketatuta egongo da, dagokion eskaera-zenbakiarekin. Sartu eta zure eskaera jaso besterik ez duzu egin behar.

Iristen zarenean gaua bada, gogoratu argiaren etengailua ezkerrean dagoela. Kontuz ibili, 3 eskailera eta biltegia aurkituko baitituzu sartu bezala. Ireki bigarren atea eta lantegian egongo zara. Oraingoan ere etengailua ezkerrean aurkituko duzu.

Eskaera-zenbakiaren arabera. Erosi duzun produktu bakoitza banaka paketatuta egongo da.

3 gauza erosi badituzu, 3 paketeek eskaera-zenbaki bera izango dute eta zenbakiaren ondoren 1/3, 2/3 eta 3/3 jarriko du. Uneoro jakin dezazun zenbat pakete bildu behar dituzun.

Adib.: 0754 1/3 – 0754 2/3 – 0754 3/3

Bai, lantegiko atea 18: 00etatik aurrera irekita egongo da.

Zalantzarik edo arazorik baduzu, bidali whatsapp bat.

Bai. Harremanetarako atalean lantegiaren plano bat daukazu, autoa non aparka daitekeen eta nondik sartu behar duzun ageri dira.

Ogi bakoitza egiteko gutxienez 3 egun behar dira. Gogoratu Papurrakeko ogiak ama orearekin eginda daudela eta bizirik mantendu behar direla, mimatu eta egin beharreko ogi kopururako behar den kantitatea prestatu behar dudala. Gero 24 orduz hotzean hartzitzen egon behar dute, eta hurrengo egunean laberatu egin behar dira.

Ogi on baten sekretua denbora da.

Papurrakeko ogiak kalitate oneneko irin ekologikoekin, ama orearekin eta hartzidura luzeekin eginak daude, beraz, 2 eta 4 egun arteko iraupena dute, baldintza ezin hobeetan.

Ez baduzu izoztuko, bildu trapu batean lehortu ez dadin.

Niretzat aukerarik onena jaso bezain laster izoztea da. Izozkailuan ogi xerratu poltsa sartu baino lehen, banatu banaka banaka xerra bakoitza ondo eta jan nahi duzun bakoitzean, atera ezazu eta utzi desizozten edo zuzenean txigorgailuan jarri eta labetik atera berria bezalako ogi xerra bat izango duzu.

Ogi arrunten kasuan azala erortzen zaie eta mamiak harrotasuna galtzen du izozten badituzu, baina ama orearekin egindako ogiek ez dute egiturazko ezaugarririk galtzen.

Zalantzarik izanez gero, idatzi info@papurrak.eus helbidera.