Zergatik ama orea?

Masa madre

Ama orea hartzidura basatia da, irina eta ura bateratzean gertatzen dena. Zerealek, batez ere integralek legamia naturalak dituzte, legamia horiek zereal-alearen kanpoko aldean metatzen dira, hau da, zahian. Horregatik ama orea egiteko orduan, irin integrala erabiltzea oso garrantzitsua da.

Ale osoetan azido laktikoa ekoizten duten bakterioak ere badaude, eta horiek, berez dauden legamia naturalekin, urarekin eta egun batzuekin batera, magia sortuko dute: ama orea.  Gure ogia altxatzeaz gain, zaporea emango diguna, neurri handi batean

Ama orearen onurak:

Mejora la digestión
Digestioa hobetzen du
Bitamina eta mineral asko ditu
Bitamina eta mineral asko ditu

1.- Digestioa hobetzen du

Elaborazio mota honen ondorioz, legamiako bakterioek eginkizun garrantzitsu bat dute: aleen almidoia aurredigeritzea. Horrenbestez, giza gorputzak denbora gutxiago beharko du almidoia prozesatzeko.

Ama oreko bakterioek sortutako azido laktikoak glukosa-mailak murrizten ditu. Azidoen presentziak, hala nola laktikoak eta azetikoak, hustuketa gastrikoa moteltzen du eta ondorioz, ase sentitzen gara denbora gehiagoz eta gure intsulina-beharra txikiagoa da.

2.- Gluten gutxiago

Ore amarekin egindako ogiek hartzidura luzeko prozesua daramate. Denbora horretan glutena deskonposatu egiten da aminoazidoetan bihurtzeko. Oso onuragarria da glutenarekiko sentikorrak diren pertsonentzat.

3-. Indize gluzemiko txikiagoa

Ama orearekin hartzitutako ogia jaten denean, gure erantzun gluzemikoa murriztu egiten da, hau da, jan ondoren odolean dugun glukosa maila txikiagoa izango da eta horrek onura ekarriko digu, batez ere maila metabolikoan. Beraz, ama orea duen ogiaren indize gluzemikoa, legamia komertzialarekin hartzituta dagoena baino txikiagoa dela esan dezakegu.

Agian, jende askok ogia jatea saihesten dute beraien pisuarekin arazoak dituztelako. Agerikoa da ogi zuri industrialak horrelako arazoak sortzen dituela, batez ere metabolismoarekin arazoak dituztenen kasuan, eduki gluzemiko handia duelako.

Ama orearekin egindako ogia jateak pisua galtzen laguntzen du.

4.- Bitamina eta mineral asko ditu.

Ama orearen osaera hain konplexua da, mantenugai asko dituela. Horien artean, B taldeko bitaminak (bereziki B9 (azido folikoa), B2 (erriboflavina) eta B12), folatoa, tiamina, niazina, erriboflavina eta E bitamina daude.

Ama orea duten ogiek laktobazilo proportzio handiagoak ditu beste legamiekin egindako ogiek baino. Laktobazilo kopuru handiagoak azido laktikoaren ekoizpen handiagoa dakar, eta horrek burdina, potasioa, magnesioa, kaltzioa, fosforoa eta zinka bezalako mineralen digestioa eta xurgapena errazten du. Gainera, proteina eta gantz-azidoen balantze ikaragarria ere badu.

Honek, kontraste handia suposatzen du masiboki ekoizten diren produktuekin, izan ere hauek, prozesu guztiaren ondoren jatorrizko mantenugaien gutxieneko frakzioa besterik ez dute mantentzen.

5.- Kolesterolaren jarduera antioxidatzailea eta murriztailea.

Mikroorganismoek, bitaminak sintetizatzeaz gain, hartziduran zehar proteina eta exopolisakarido batzuk sortzen dituzte eta horiek kolesterolaren jarduera antioxidatzaile eta erreduktorea egiten dute.

Gainera, hartziduran zehar, GABA ere sortzen da, nerbio-sistemaren neurotransmisore inhibitzaile garrantzitsuena dena. GABAk eragin positiboa du presio arterialean, hainbat azterketa klinikotan frogatu den bezala.

Masa madre foto
Ama orearekin egindako ogia

6.- Zaporearen testura hobea eta hobeto mantentzen da

Ama orearekin hartzitutako ogiak kalitate handiagoa du legamia komertzialarekin hartzitutakoak baino. Azido laktikoa duenez, ama orea duen ogiak leuntasun, bolumen eta testura nabarmen hobeak ditu. Bestalde, ama orea duen ogiaren azidotzeak (azido laktikoaren presentziagatik batez ere) ogia denbora luzeagoan mantentzea eta beranduago gogortzea eragiten du. Ama orea duen ogiaren hartziduran sortzen diren metabolitoetako askok, azido azetikoak, kaproikoak eta formikoak, beste konposatu batzuen artean, antifungikoak dira eta lizun hauen aurka jarduten dute, ogiaren kaltetzea galaraziz denbora luzeagoan.